EZKONTZAK
Azken garaiotan, eta neurri handiagoan edo txikiagoan denok murgilduta gabiltzan krisi-egoera honi aurre egiteko, duela bi urte produktu berri bat, PREZIO BAKARREKO EZKONTZAK izenekoa, eskaintzea erabaki genuen, eta horretan dihardugu.
Produktu horren bidez, honako hau eskaintzen dugu:
Ongietorri-koktela + ezkontza-menua + doako barra 3 orduz prezio BAKARREAN
Informazioa eskatzeko, idatzi venttera@yahoo.es helbidera edo deitu 948 540 459 zenbakira.
ASTEBURUKO MENUA

EGUNEKO MENUA

KAFETEGIA
EKITALDIAK
Garagardoaren jaia
Datek ahalbidetzen dutenean, Garagardoaren Jaia ospatzen da.
Jaia OSTIRAL gauean hasten da, 20:30 edo 21:00ak aldera, upelak irekiz. Ondoren, lehiaketak egon ohi dira, zeinetan mundu guztiak parte hartzen duen eta sariak banatzen diren. Gero, afaria zerbitzatzen da mahai jarraituetan. Afariak bi litro garagardo hartzen ditu barne, eta horia, gorria ala beltza aukeratu daiteke. Azkenburukoarekin batera, zuzeneko musika hasten da; taldea eta estiloa urtero aldatzen dira. Ondotik, dantzatzeko musika jartzen da. OSTIRALEKO TALDEA: JONNY WALLTRASH
LARUNBATEAN, egun osoan zehar pintxoaren eguna ospatzen da. Azokako garagardoekin eta ardo nafarrarekin batera, askotariko pintxoak eskaintzen dira. Gauean, jaiko giroa itzultzen da, lehiaketa gehiagorekin, opariekin, afariarekin eta, berriro ere, aurreko egunekoaz bestelako musika-talde batekin. LARUNBATEKO TALDEA: WOODSTOCK BLUES BAND (BERTSIOAK)
IGANDEAN ere, egun osoan zehar pintxoaren eguna ospatzen da, berriz ere ardo ondu nafarraz edo jaiko garagardoez lagunduta.
JATETXEA
Gure jatetxeak 400 pertsonarentzako lekua dauka, gela banatuetan.
KARTA ETA DASTATZEKO MENUA
Hirurogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia daukagu, eta hiru belaunaldik, aitona-amonengandik gurasoengana eta gurasoengandik seme-alabengana, sukaldaritza berritzaile eta jator baten izaera eratu dute.
Nafarroako sukaldaritza tradizionalaren eta berriaren arteko nahasketa harmoniatsuari esker, sasoiko produktuetan eta gure sukaldarien sormenean arreta berezia jarrita, urte-sasoiaren arabera aldatzen diren kartako iradokizun batzuk dasta ditzakegu.
Gainera, askotariko menuak dauzkazu eskura: taldeentzat, jaunartzeetarako, familia-bileretarako, enpresa-bazkarietarako, ezkontzetarako… Ez izan zalantzarik eta egin iezaguzu kontsulta.
Mandatua eginez gero, alergikoentzat, zeliakoentzat, begetarianoentzat eta abarrentzat egokitutako menuak daude.
Aurretiaz eskatuta, dastatzeko menuak prestatzen dira.
Maiz, bazkariak eta afariak gure dantza-aretoan, gure terrazetako edozeinetan edo lorategian luzatzen dira.
EKITALDIAK
Gure establezimenduan zenbait ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar: San Valentin, enpresa-afariak, Errege gaua… Sakatu bakoitza gehiago jakiteko.